Alokatu almadia edo ontzi bat
VlotGent.be-ren arduraduna: Geert Dekleermaecker

VlotGent-ek
eguzki- eta haize-energiaz baliatzen diren almadi eta ontziak eskeintzen dizkizu, eta poliki eta patxadaz bidaiatzeko aukera.

VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia VlotGent, argazkia
VlotGent: ezagutu gure almadiak

Gante hiri zoragarri bat da eta bere kanal sare zabalari esker hiriaren inguruak inoiz ez bezala ezagutzeko aukera izango duzu, paisaia eta ikuspegi ederrak aurkituaz.

VlotGent-ek ur gainean doazen “terrazak” eskeintzen dizkizu, eguzki- eta haize-energia erabiltzen duten motore elektrikoez baliatzen direnak.

Leie ibaiak, Eskalda ibaiak eta sarea osatzen duten kanal guztiek lasaitasuna eta patxada irradiatzen dute, eguzki- eta haize-energiak bultzatutako gure ur gaineko terrazetan gozatu dezakezun giro magikoa.

Jaitsi hemen Gante eta inguruko kanalak ezagutzeko egin ditzakezun ibilbideen planoak

ordutegiak

Goizeko hamarretatik ilunabarra eta gero ordu bat arte.

formulak

Hiru tamaina daude:

  • 2,4 m x 2,4 m gehienez 4 pertsonentzat
  • 2,4 m x 3,6 m gehienez 6 pertsonentzat
  • 2,4 m x 5,0 m gehienez 8 pertsonentzat

Aukerak:

  • "lounge" modeloa, aulki erosoekin eta puff-ekin
  • "salon" modeloa, aulki estilodunekin eta mahaiekin

prezioak

  4 pertsona 6 pertsona 8 pertsona
2 ordu € 50 € 70 € 85
4 ordu € 90 € 130 € 170
eguna € 140 € 190 € 235

eta euria egiten badu zer?

Irteera baino hiru ordu lehenago arte zure erreserba doan baliogabetu dezakezu.

ez da nabigatzeko baimenik behar

Katamaranak eraikitzeko kontutan izaten diren oinarrien gainean eraiki ditugu gure almadiak, zabalera haundiarekin eta ia urperatu gabe. Hau dela eta, gure almadiak ontzi arruntak baino egonkorragoak eta bizagoak dira. Motorrek ez dute inolako soinurik egiten eta gehienez 6 edo 7 km orduko abiadura hartzen dute, eta beraz nabigatzeko baimenik gabe erabili daitezke. Hori bai, patroiak gutxienez 18 urte izan beharko ditu eta bide publikoetan alkoholaren inguruan dagoen araudia errespetatu beharko du.

jateko eta edatekoak

Almadira zure jateko eta edatekoak ekartzeko libre zara. Beste aukera bat VlotGent-ekin elkarlanean aritzen diren Ganteko jatetxe, kafe eta tabernetan zerbait eskatzea da: zuzenean eskatu dezakezu aukeratzen duzun tokian, eta paseoa hasi aurretik edo nabigatzen zoazela jaso dezakezu eskaria.


Irakurri gehiago VlotGent-en ingurumen-helburuen inguruan.


T +32 (0) 485 22 12 32
E

©VlotGent.be - webgunea: